Asteartean 19:00etan izango da, Durangoko San Agustin Kulturgunean. Berria egunkariko Iñaki Petxarromanek moderatuta, Gotzon Barandiaran kulturgilea, UEMAko Maren Belastegi eta Kontseiluko Paul Bilbao euskararen normalizazioaren geroak dakartzan korapiloak askatzen saiatuko dira. Durangora joan ezin dutenek ere mahaingurua jarraitu ahal izango dute BerriaTBri esker, streaming bidezko emisioa egingo baitu bertatik.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean