• 04
    ABE

    Beste urrats bat eman dute euskal komunitatea saretu eta sareratze bidean.

    2.000 dira .EUS domeinua berenganatu duten erabiltzaileak
    Luis Jauregialtzo / Argazki Press

    Makina bat erakundek legez, '.eus' domeinuaren bultzatzaileek ere ekitaldia egin zuten atzokoan. Maddalen Iriarte kazetariak aurkeztuta, hainbat erakunde eta eragiletako ordezkariak bildu ziren bertan. Beste pauso baten berri eman zuten.

    Jakinarazi zutenez, une horretan 1.292 ziren atzo erabiltzaileak. Datuak aurkeztu eta ordubetera, kopuru hori "aparra bezala" igo zen, Josu Waliño .eus fundazioko zuzendariak sare sozialetan jakinarazi zuenez. Horren isla, jada 2.000 dira erabiltzaileak.

    Are erabiltzaile gehiago nahi dituzte ordea. Hori dela medio, publiko egingo dute domeinua, edonork erabiltzeko moduan. Waliñok adierazi zuenez, "euskara eta euskal kulturaren domeinua da" .eus. Domeinu "zabala, interenet bezain zabala" dela gaineratu zuen, "mugarik ez duena". Izan ere, muga geografikoen menpe ez dagoen tresna dela esan zuen Walinok; adibide modura, gaur egun .eus erabiltzen duten %5a Euskal Herritik kanpokoa dela esan zuen. Era berean, euskal domeinuak euskal komunitatea "interneten kokatu eta bereizten" duela adierazi du Walinok.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.