Kontratazioko hizkuntza eskakizunetan euskararen ezagutza galdegin izan balitz 6,6 milioi aurreztuko genituzke.
Eusko Jaurlaritzaten Gobernu-kontseiluak 6,6 milioi euroko gastua onartu du 2015ean Euskadiko langile publikoak euskalduntzeko HABEren euskaltegien bitartez. Gastu hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bitartez finantzatuko da.
Hala, HABE -Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea- arduratuko da euskara irakasteko ikastaroen kudeaketaz eta Euskadiko herri-administrazioetako langileek dagozkien profilak lortzeaz. Hori guztia gauzatzeko bi erakundeek 2010ean sinaturiko hitzarmena berritu dute, langile publikoak euskalduntzeko helburu estrategikorantz aurrera egiteko tresna egokiak ezartzeko asmoz.
Hitzarmenean jaso denez, Jarraipen Batzorde bat eratzen da, honako gai hauez arduratuko dena: ikastaroak antolatzea, irakasleak birziklatzea, irakaskuntza-prozesua hobetuko duten ekimenak bultzatzea, eta abar.
Horretaz gain, ikasle bakoitzaren jarraipen ahalik eta oso eta indibidualizatuena gauzatuko dute IVAPek eta HABEk. Horretarako, etengabe izango dira harremanetan HABE eta IVAP euskara eskolak jasotzen dituzten langile publikoen bertaratzeari eta aurrerapausoei buruzko datuak partekatzeko.
6,6 milioi horiek beste esparru batzuetara bideratzeko aukera bazegoen ordea; euskal hedabideetara, kasu. Horretarako nahikoa izango litzateke kontratazioko hizkuntza eskakizunetan euskararen ezagutza galdegin izana. Zalantzarik gabe, zerbitzu duinak eskaintze bidean neurri merke eta eraginkorragoa da hau.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean