• 22
    ABE

    Aitziber Sarasola zenaren aldeko mezuak asko izan dira sare sozialetan, haren heriotzaren berri izan eta berehala. Bere izaera "euskaltzale", "zintzo" eta "borrokalaria" nabarmendu dute.

    Aitziber Sarasola euskaltzalea hil da
    Aitziber Sarasola, Nafarroako Parlamentuan. / EH Bildu

    41 urte zituen Sarasolak, eta bi urte egin ditu gaixo. 1973an Tolosan jaioa, Iruñean bizi zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan hautatu zuten Bilduko parlamentari Nafarroako Parlamenturako, eta aurretik AEK-ko Nafarroako koordinatzaile izandakoa zen 2007tik 2010ra bitartean, euskaltegi sareko irakasle izateaz gain. Gainera, Nafarroako Hitza-n kolaboratzaile aritu zen.

    Euskararen aldeko lan eta jarrerarengatik nabarmendu zen legebiltzarrean. Urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2013an parlamentura itzuli bazen ere, jarduera politikoa utzi behar izan zuen, berriz gaixotuta.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.