17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik. Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek egin dute deialdia.
Bakearen etsaien enegarren erasoaren aurrean larunbatean manifestazioa egingo da Donostian. Manifestazioa Giza eskubideak, bakea eta konponbidea lelopean egingo da, gehiengo sindikalak eta eragile politiko eta sozial ugarik deituta. Eragile politiko, sozial eta sindikalek bilera egin dute goizean, polizia operazioaren inguruko balorazio bateratua egiteko. Besteak beste, Lokarri, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, ELA, LAB eta Bilgune Feministak babesten dute protesta. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzalea ere bertan izango da.
Deitzaileen esanetan atxiloketak "eraso zuzena dira bake, askatasun eta demokrazia egoera bat sortzeko egiten ari diren ahaleginei eta egoera sozial eta politiko berriari".
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean