• 20
    URT

    Larunbatean egin zen mintegia. Elkar ezagutu, eztabaidatu, kezkak plazaratu eta soluziobideak ehuntzeko parada izan zuten bertan.

    Bilbo euskalduna helburu, hainbat eragile bildu ditu EHE-k

    Bilboko Euskal Herrian Euskaraz-ek joan den larunbat goizean mintegia antolatu zuen. Bertan, Bilboko EHEko kideak, Hau Pittu Hau konpartsa, Tanttaka eta Euskarriko kide batzuk parte hartu zuten.

    Eragileek elkar ezagutu, EHEren ibilbidearen laburpena egin eta aurrera begirako erronkez elkarrekin hausnartzea zen helburua.

    Bilboko EHE-ren ustez, "saio oparoa" izan zen, "iraganari begira jarri gintuena, baina batez ere aurrera begira". Bilbo euskalduna lortzeko bidean "bai norbanakook bai, modu antolatuan, EHEk eta beste taldeek ditugun zereginak zein erronkak zehaztu eta garatzeaz gain, euskaltzaleok buruan ditugun kezkak azaleratu eta konponbideak lantzen" ahalegindu ziren.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.