• 12
    OTS

    Kanpo esku hartzeak salatu eta hizkuntza politika burujabeak aldarrikatuko dira.

    Hilaren 28an manifestazioa egingo du Kontseiluak Donostian
    (kontseilua.eus bidez)

    Hizkuntza politikaren esparruan azken hilabeteetan jasandako "injerentziak" salatzeko, "erantzun bateratua" emateko asmoa iragarria zuen Kontseiluak, baina gaur zehaztu du nolakoa izango den erantzun hori: Donostian manifestazio nazionala antolatuko du otsailaren 28rako. Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean, Gipuzkoa plazatik aterako da martxa, 17:30ean.

    Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkari Carlok Urquijok salatutako udal ordezkariekin eta Uemako kideekin batera egin du agerraldia Kontseiluak. "Asko aurreratu dugu udalen euskalduntzean. Oinarri-oinarrian euskarari lehentasuna emateagatik zigortu nahi gaituzte; euskararen balio ofiziala ari dira zalantzan jartzen", azaldu du Maren Belastegi Uemako lehendakariak.

    Frantziatik ere erasoak heldu direla gogoratu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak: Uztaritzeko Herriko Etxeak ofizial izendatu zuen euskara, baina erabakia atzera bota dute auzitegiek. "Guk nahi dugun hizkuntza politika egiteko eskubidea ez daukagu aitortua". Hala ere, euskara lehenesteko erabakia "irmotasunez defendatzen" ari dira udal batzuk, eta horien jarrera txalotu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Hilaren 28an babes hori berrestera deitu dute euskal gizartea.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.