• 23
    OTS

    Euskaltzale talde bat batu zen larunbatean Donostian, larunbaterako Kontseiluak deitu duen manifestaziorekiko atxikimendua erakusteko.

    Oztopoen gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatzeko deia egin dute
    (kontseilua.eus bidez)

    Donostiako Bulebarrean eginiko agerraldian, Kontseiluak adierazi zuen "mingarria" dela "agintari arrotzen eskutik, euskaraz bizi nahi hori itotzeko, euskara hil-hurren uzteko, euskaldunon aurka duten erra etengabea".

    Larunbat honetan manifestazioa egingo dute Donostian, eta horretara batzeko deia luzatu dute: "Hemen bildu gara, euskaraz bizi nahi dugun hainbat lagun. Euskaraz bizi nahi horrek batzen gaitu, elkartasun hariak josten ditu gu guztion artean".

    Espainia eta Frantziako gobernuetako ordezkariek eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikan egindako esku hartzeak gaitzestea izango du xede mobilizazio nazionalak: "Bada garaia, horiei, euren aginduak gurean ez direla zilegi esateko. Gure herriaren berezko hizkuntzan bizitzeko eskubidea eta asmo dugula irmo adierazteko. Gure hizkuntzari lotutako erabakiak hartzeko aske izan nahi dugula esateko".

    Ezinbestekotzat jo dute herritarren eta erakundeen "konplizitatea" euskaraz bizi ahal izateko bidean, eta erakundeei bidali diete mezua: "Neurriak hartu eta aurrera egiten badute, argi izan dezatela, bidelagun izango gaituztela".

    Kontseiluko zuzendaritzatik ere deia

    Euskaltzaleek egin zuten eran, Kontseiluko zuzendaritzak ere larunbateko mobilizazio nazionalean parte hartzeko deia egin zuen larunbatean.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.