• 11
    MAR

    Euskaraz bizitzeko aldarria lau haizetara zabaltzeaz gain, apirilaren 18an Otxandion egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia egin zuten.

    Sakanako Euskaraz Bizi egun txikia ospatu zuten larunbatean
    (guaixe.eus bidez)

    Larunbatean ospatu zen Sakanako Euskaraz Bizi Egun txikia. Euskal Herrian Euskaraz-ek Sakanan antolaturiko eguna izan zen eta eguraldi bikaina lagun, beste herrietako jendea gerturatu zen Lakuntzara. 12:30ean herriko plazan egunari hasiera eman ondoren, erraldoi eta buruhandiak ibili ziren karriketan barrena. Horrez gain, auzatea eskaini zuten Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek, eta eguerdi aldera herri-bazkaria egin zuten.

    Arratsaldean mus txapelketako finala ospatu zen.  Hainbat astetan zehar ostiralero jokoan aritu ondoren, Joxe Ramon Lopetegi eta Joxe Flores izan ziren garaileak. Ondoren musikaz gozatzeko parada izan zuten. Alde batetik, herri gazteen eskutik fanfarrea kalez kale ibili zen eta bestetik, Lakuntzako musikari ezberdinek euskarari lotutako doinuak abestu zituzten.

    Hurrengoak, Arrotxapean eta Urruñan

    Sakanakoa ez da Euskaraz Bizi Egunerako motorrak berotze aldera antolatutako Euskaraz Bizi egun txiki bakarra. Martxoaren 15tik 20ra Euskaraz Bizi astea antolatu dute Arrotxapean eta martxoaren 21ean Euskaraz Bizi egun ttipia egingo dute Urruñan. Nola batean, hala bestean, herriko euskalgintzak eta herri mugimenduko eragile ezberdinek egitarau oparoak antolatu dituzte.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.