Apirilaren 18an Otxandion egingo den Euskaraz Bizi egunaren atarian, Euskaraz Bizi txiki ugari antolatu dituzte.
Euskarari bultzadatxoa emateko asmoz, Euskaraz Bizi egun ttipia egingo dute Urruñan. Herriko eragileekin bat egun osorako egitaraua antolatu dute martxoaren 21erako.
Egun honen bidez norbanakoei “euskararen alde izatetik euskararen alde egiteko” gure bostekoa luzatu nahi diete. Hitzetatik ekintzetara pasaz, “indarrak batuz euskararen herria” eraikitzeko apustua egin dute. Herriko elkarteek ere EHE-ren xedearekin bat egin eta euskararen festa handi horretan parte hartzeko erabaki dute.
Martxoaren 21ean goizeko 10etan emanen diote hasiera egunari. Txupinazioaren ondoren haur eta helduentzako herri kirolak egingo dituzte. Esfortzuaren ondoren, “tripa ongi betetzea komeni denez”, ordu batetan herri bazkari alaitua egingo da. 16:00etan, “pirata garrapataren abenturak” antzerki saioa izango dute. 19:00etan mutxikoen garaia iritsiko da eta 21:00etan gaualdia hasiko dute DJ Gabi eta karaokearekin. Goizeko 3.30tan festazaleen argazkia aterako dute. Azkenik, KORRIKAn parte hartuko dute.
Bide batez, apirilaren 18an Otxandion egingo den Euskaraz Bizi Egun nazionalean parte hartzeko deia egin dute.
Martxoaren 15etik 20ra, Arrotxapean
Herriko euskalgintzak eta herri mugimenduko eragile ezberdinek Euskaraz Bizi astea antolatu dute Arrotxapean.
|
Euskaraz bizi sarean