19. Korrika datorren astean abiatuko da, martxoaren 19an, Urepeletik.
Ane Zabalak eta Galder Perezek aurkeztu zuten Bilboko Alondegiko ekitaldia. Mertxe Mugika AEK-ko idazkari nagusiak euskara ikasle eta irakasleak hartu zituen gogoan; esan zuen AEK "zoriontsu eta harro" dagoela milaka herritarrek euskara ikasteko egindako ahaleginagatik; irakasleek erakutsitako prestasuna eta gogoa ere txalotu zituen.
Baina AEKren kezkak ere azaldu zituen Mugikak, eta helduen euskalduntzeak Euskal Herriko hiru administrazio eremuetan duen egoera aletu du. Batez ere, zorrotz kritikatu du Nafarroako Gobernuaren "jokabide zitala", diru laguntzak aurrekontuan jasota dauden arren "xentimorik ere" ez baitie eman euskaltegiei. Jaurlaritzari dagokionez, Mugikak txalotu ditu ikasleentzako laguntza zuzenetan emandako pausoak, baina kexu agertu da euskaltegientzako dirua ez delako igo izan azken sei urtean.
Korrika datorren astean abiatuko da, martxaoaren 19an, Urepeletik. Euskahaldunok, korrikara!
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean