• 23
    MAR

    Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko engaiamendua berretsi zuten arrasatearrek.

    Larunbatean Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten Arrasaten
    (mondraberri.com bidez)

    Herriko euskaltzaleek egun ederraz gozatu zuten larunbatean. Korrikarako bi egunen faltan eta Euskaraz Bizi egun nazionalerako hilebete baina gutxiagoren faltan, Arrasateko EHEek giroa berotu zuen Euskaraz Bizi egun txikiarekin.

    Eguerdian trikipoteoarekin ekin zioten egunari eta Jai Zale tabernatik hasita, herriko taberna eta kaleetan zehar ibili ziren euskaltzaleak. Poteoaren ostean, bazkaria izan zuten guztiek Jai Zale tabernan eta 40 lagun bildu ziren mahaiaren inguruan. Jarraian, musika doinuak jarri zituen DJ Calf ezagunak.

    Arratsaldea musika doinuekin luzatu zitzaien euskaltzaleei eta gauean, bide beretik, gaztetxean The Potes eta Bastards on parade talde galiziarraren kontzertua izan zen. Julenen heriotzaren osteko lehen emanaldia izan zen arrasatearrena eta giro berezian bilduta, lagun eta jarraitzaile ugari bildu zen gaztetxean.

    The Potes taldea izan zen lehena gaztetxeko taulara igotzen eta folk doinu animatuekin girotu zuten gaua. Julen omenezko En la sombra del bajo kantua jo zuten arrasatearrek eta momentu hunkigarriak bizi ziren gaztetxean. Entzuleen eta musikarien parte hartzea nagusi izan zen emanaldian eta giro ezin hobearekin eman zioten amaiera gauari.   

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.