Egun osorako egitarauaz gozatu zuten. Korrikan parte hartuz amaitu zuten egun luze bezain oparoa.
Aurten ere Euskaraz Bizi egun txikia ospatu dute Urruñan, eta horrekin batera, taldearen sorreraren bigarren urteurrena. Herriko beste elkarteekin elkarlanean antolatu zuten "egun berezi hau".
Eguraldi txarra izan bazen ere, herritarrek euskararekiko beraien konpromezua erakutsi zuten. Joseba Aurkenerena euskaltzalea izan zen gonbidatu berezia aurten, eta hitz batzuk bota ostean suziria piztu zuen. Suziriak eztanda egin ondotik ekin zioten Euskaraz bizi egun txikiari.
Aitor Servieren bertsoen ostean herri kirolak hasi zituzten. Haur, gazte zein helduek parte hartu zuten eta "giro bikainean", euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera pasako zirela aldarrikatu zuten.
Kirolean jardun ondoren, herri bazparia egin zuten hainbat urruñarrek. Bazkalostean, "Pirata garrapataren abenturak" antzerki saioa ikusi zuten. Krakada goxo batekin, nahi beste algara egiteko beta izan zuten.
Pixka bat dantzatu ostean, gaualdiari ekin zioten. Gauean ez zen sorpresarik falta izan. Izan ere, Mamarro magoa joan zen bere trukoekin bertan zeuden urruñarrak txunditzera.
Azkenik, goizeko 5:00ak aldera, korrikan parte hartu zuten hurreratu ziren hamarnaka euskaltzalek.
|
Euskaraz bizi sarean