• 30
    MAR

    Korrikaren amaierako mezuak zioen eran, "auzia ez da izan ala ez izan. Kontua ekitea da. Egiten duguna gara". Eskerrak eman dizkiete euskal herritarrei Korrikako arduradunek eta AEK-ko kideek.

    "Zorionak Euskal Herria. Eskerrik asko Euskal Herria". Horrala hasi du 19. Korrikako arduradun Asier Amondok Bilbon egindako balorazio agerraldia. AEK-ko artezkaritzako kideekin batera agertu da. "Inoizko Korrikarik handiena" izan dela nabarmendu du, emozioz betetako: "Inoizko hasierarik handiena izan duelako, ziur aski". Mundura ere iritsi da euskararen aldarria: 50 Korrika egin dituzte, kontinente guztietan. Korrika txikiak, Korrika Kulturala... "Ezinezkoa da zenbatzea zenbat jendek hartu duen parte".

    Hedabideei ere eskerrak eman dizkie, eta aipamen berezia egin dio euskal hedabideen elkarlanari, abiapuntuan eta helmugan egindako saio bereziengatik. "Inoiz baino argiago antzeman daiteke Korrika herri oso batena dela".

    Euskalduntzeko bide-orria

    AEK-ko kideak izan ditu gogoan Mertxe Mugikak, egindako lan guztiagatik. "Gure gaitasunaz jabetu, eta ahaluntzen jarraitu behar dugu", esan du. Horretarako, euskaltegien lana estrategikoa dela azaldu du, eta bide-orri bat behar dela helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorea normalizatzeko. Instituzioen ardura nabarmendu du, eta elkarlanerako eskaintza egin die euskararen eremuko administrazio guztiei. "Auzi publikoa eta politikoa da euskararena, erronka kolektiboa da".

    Amaitzeko, batukada poteoa

    EHEk antolatuta, batukada poteoa egin zuten Korrika amaitu ostean. Atxikita dituzue argazkiak.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.