Apirilaren 18an Otxandion egingo den Euskaraz Bizi egunerako deia luzatu zuten.
EHEk antolatuta, pasa den ostiralean Euskaraz Bizi afaria egin zuten Durangon. Ehun durangarretik gora elkartu ziren afaltzera. Ederki afaldu ostean EHEko kideek beraien dinamiken berri eman zuten labur labur. "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika zertan den azaldu eta etorkizuenko erronkak aipatu zituzten, besteak beste. Horrez gain, apirilaren 18an eskualdeko Otxandion ospatuko den Euskaraz Bizi egunean parte hartzeko deia luzatu zieten bertaratu zirenei.
Gauarekin jarraitzeko, Antton eta Nagorek gidatuta abesti ugari abestu zituzten durangarrek. Ondoren mahaiak batu eta Bi bala-ren kontzertu ederraz gozatu zuten afarikoek eta kontzertura azaldu ziren hainbat herritarrek.
|
Euskaraz bizi sarean