• 14
    API

    En Tol Sarmiento talde arabarrak egin du kantua.

    Gaur goizean aurkeztu dute En Tol Sarmiento taldeak Araba Euskaraz jairako egindako abestia. Doinu dantzagarriak egin ditu talde arabarrak. Jaiaren leloari jarraiki, Piztu euskara izena du abestiak. Bideoklipa ere grabatu dute, gainera. Oiongo San Bizente ikastolako ikasleek parte hartu dute bertan. Aurtengo Araba Euskaraz San Bizente ikastolak antolatuko du, baina Gasteizen egingo da ekainaren 14an.

    Bonbilla bat izango da aurtengo jaiaren irudia, Piztu euskara leloarekin bat eginez. Cristina Ruiz Carrillo ikastolako guraso elkarteko kideak azaldu zuen zergatia azaroan egindako aurkezpenean: «Bonbilla bat pizterakoan gure inguruan dagoena beste modu batean ikusten dugu; ikuspuntua eta pertzepzioa aldatzen dira».

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.