• 12
    MAI

    Egindako Desapiyuei errepasoa eman eta egingo dituztenak iragarri zituzten.

    Desapiyu Gala ospatu du Txantreako EHEk

    Txantreako jaien bezperan Desapiyu Gala antolatu zuen EHEk. Desapiyuaren dinamikak eman duena auzoari aurkeztu eta desapiyazaleak saritu zituzten. Makina bat lagun elkartu ziren bertan.

    Akelarre Kultur Elkartean egin zen ekitaldia. Mokadu goxoa dastatu ondoren, Birjinia antzezleak eman zion hasiera Galari, Ferran Suayk idatzitako "Bahamarren edukazio ona" ipuinarekin.

    Ondoren, Desapiyuan parte hartu dutenen bideo emanaldia ikusi eta desapiyatzaileak oholtzara igo ziren kamiseta bana sari moduan jasotzeko. Euren erronka nola gauzatu zuten eta egun zertan den azaldu zuten denek. Era berean, azken Desapiyuaren berri eman zuten: AKEk, hedabide euskaldunak sustatu eta euskaldunok zer irakurri izan dezagun, Berriaren harpidetza egin du.

    Amaitzeko, EHEko kideek jaietako desapiyua aurkeztu zieten bertaratutakoei: Angel Davisen irudia duten txapak jantzi eta jaiak euskaldun izateaz harro bizitzeko deia egin zuten, jaietan ere espaloian tinko mantenduz.

    Halaber, dinamikarekin aurrera jarraitzeko engaiamendua berretsi zuten. Bide horretan norbanakoon konpromisoa ezinbestekoa dela berretsi zuten, “arlo ezberdinetan euskaraz bizitzeko beharrezko aldaketak erdietsi nahi baditugu”. 

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.