• 26
    MAI

    Egun osoko egitaraua antolatu zuten herriko hainbat eragile euskaltzalek.

    Larunbatean Euskaraz Bizi gaua ospatu zuten Bilbon

    Larunbatean, Euskaraz Bizi gaua ospatu zuten 7 Katu gaztetxean. Bilboko Euskal Herrian Euskaraz-ek, Hau Pittu Hau konpartsak eta Tanttaka eta Euskarri euskara taldeek antolatuta, hainbat lagunek parte hartu zuten jaian.

    Eguerditik Hau Pittu Hau Konpartsak bazkaria egin zuen. Hainbat lagun batu ziren. Arratsaldean Madariaga “Zortziak bat” taldeko kalejirarekin batera Somera eta Errondatik trikipoteoa izan genuen. Ondoren, trikitixaren laguntzaz 7 Katura joan ziren eta bertan “Sutan” taldearen kontzertuaz gozatu zuten.

    Behin kontzertuak amaituta gaztetxea itxi arte luzatu zen jaia.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.