Iazko urteari dagokion 'Hizkuntza eskubideen egoera Euskal Herrian' txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Herritarren ekimenez lortzen diren aldaketa txikiek ekarriko dutela aldaketa handia nabarmendu dute.
Behatokiak aurkeztutako txostenaren arabera, eskubide urraketen egoera ez da aldatu 2014an. Kexa kopuruak gora-behera, euskaraz bizitzeko trabak aurreko urteetako alor berbereta izan zituzten herritarrek. “Ez da hobekuntzarik egon”. 936 kexa eta 21 kontsulta izan zituen iaz Behatokiak. Gehienak erakunde publikoei zegozkienak izan ziren. Horregatik, konplizitatea eskatu die agintariei, urraketak aurrez saihesteko neurriak hartu ditzaten eta behin gertatzen direnean konpontzeko.
Baina lorpen txikiak egon direla nabarmendu du. Eta kasu batzuk aipatu dituzte gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Besteak beste, Gipuzkoako AFAGI elkarteak erientzako tailerra euskaraz ematea lortu zuen Alzheimerdun andre batena. Petriatik azken Korrikaren leloari erreparatu dio: “Zabaldu zuen mezua bere egiten ari dira herritarrak. Boteretzen edo ahalduntzen ari dira”.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean