• 20
    EKA

    Ekitaldian Desapiyua-ren erronka jarri zuten mahai gainean.

    Iragan larunbatean Agoizko Euskaraz Bizi Eguna ospatu zuten. Egun osoko egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritar ugarik.

    Goizeko 11:30etan txupinarekin hasi zen jaia. Joaldunek, herriko hainbat talderen laguntzaz, goiza girotzeari ekin zioten. Bide batez, azokaz gozatzeko beta izan zuten goizean goizetik herrian barna ibili zirenek. Txarangaren laguntzaz, denak trikitilariek alaitutako bazkarira joan ziren ondoren.

    Arratsaldea ere oparoa izan zen. Dj JoTaTxo izan zen protagonistetako bat, arratsalde osoan zehar jo baitzuen. Tartean ekitaldia egin zuten. Ekitaldian Desapiyuen erronka jarri zuten mahai gainean EHEko kideek. Erronkari ekin eta herritarren aktibazioz aldaketak eragitea izango da orain zeregina.

    Agoizko EHEko kideek azpimarratu dutenez, “giro ona eta euskalduna” izatea lortu zuten “berriro ere”

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.