• 24
    EKA

    Desapiyu-z Desapiyu auzoa euskalduntzea dute helburu.

    "Euskaldun izatearen harrotasunaz" desapiyu berri batekin hasi dute uda Txantreako auzotarrek.

    Olagarroa eta bere kuadrillak, "udako giroan ere euskaraz bizitzeko nahiaz", Txantreako igerilekuan izena eman eta euskaraz bizitzeko aukera aztertu dute. "Pozik" agertu dira jasotako emaitzekin baina, hala ere, hainbat proposamen egin dituzte uda honetarako.

    Erantzuna jaso dute, eta "igerilekuak aldeko jarrera erakutsi duen arren" eskatutakoa gauzatuko ote den neurtzeko prest daude Olagarroak. Horretarako igerilekuko erabiltzaile guztien laguntza "ezinbestekoa" dela iritzita, gonbitea luzatu diete: "zuk zeuk ere begiratu, galdetu, entzun eta agindutakoa gauzatzen ez bada, esaiezu ozen eta harro: igerilekuan ere euskaraz!"

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.