• 09
    UZT

    Euskararen Erakunde Publikoa (EPP) izan zen akordioaren bultzatzailea eta horren arabera, hainbat herri-elkargo eta berrogeitik gora herrik, euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko hainbat neurri hartzeko konpromisoa hartu dute. Larzabalen sinatu zuten akordioa, pasa zen larunbatean.

    {mosimage}

    Donibane-Garaziko herriko etxea

     

     

    Larunbatean Larzabalen sinaturiko hitzarmenarekin, Nafarroa Behereko hainbat herrik euskararen sustapenerako hainbat neurri hartzea konprometitu ziren. Neurri horien artean daude, besteak beste, irudi grafikoa bi hizkuntzetan jartzea inprimaki guztietan, euskararen presentzia bermatzea bideratzen dituzten aldizkari eta idatzi guztietan, barne zein kanpo izendegi eta seinalizazioan euskara bermatzea, herritarrei begirako aurrez-aurreko adierazpenetan hautetsiek euskara erabiltzea...

    Neurri hauek ziurtatzen direla baieztatzeko hautetsi bat izendatuko da behatzaile lanak egiteko; hala ere, neurri hauek fruiturik emango ote duten zalantzan ipini da, izan ere, horiek betetzeko baldintzarik ez dela nabarmena da. Esaterako, hautetsien gehiengoak euskara ez du ezagutzen eta euren adierazpenetan euskaraz aritzeko aukera dagoeneko ez litzateke beteko...

    Bestelakoan, hiru herri-elkargoen artean (Amikuze, Iholdi-Oztibarre eta Garazi-Baigorri) euskara teknikari bat kontratatu dute eta neurri hauek abiaraztea espero dute.