Iruñeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan. Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.
Egitaraua:
- Uztailak 11:
- Uztailak 12:
Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.
Bai Euskal Herriari Herri Ekimenaren oharra:
"Kaixo lagunak
BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenaren izenean zuzentzen gatzaizue. Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean, San Fermin jaiak direla eta iazko esperientzia lagun, aurten ere JANTOKI HERRIKOIA ireki asmo dugula jakinarazteko.
Jakingo duzuen bezala aspaldiko urteetan Iruñean ez dago txosnak jartzeko aukerarik eta horrekin gune herrikoi eta abertzalea desagerrarazi asmo bazuten ere ez dute lortu. Horren erakusle dira hainbat herri mugimenduk azken San Ferminetan irekiriko tabernak eta hauen bidez eskainiriko gune aldarrikatzaile eta herrikoiak.
Zuen elkartean eta ingurukoei eskaintza honen inguruko INFORMAZIOA ZABALTZEKO ESKAERA luzatu nahi dizuegu. Horretarako, txarteltxoak eta afitxa batzuk helarazten dizkizugu.
Txarteltxoak Iruñeako San Ferminetara joateko asmoa duen orori emateko dira. Txarteltxo hauetan telefonoa ere ageri da, aurrez norbaitek otordua erreserbatu nahiko balu deitzeko.
Azkenik, aldez aurretik eskerrak emanaz, euskal giro jatorrean mokadutxoa dastatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, Iruñean, Jarauta kaleko 52-54 zenbakian dagoen BRONCE PEÑAren jantokian.
Euskal Herrian 2010eko uztailean.
webgune orokorra: http://www.baieuskalherriari.
Gosari edo hamaiketakoak:http://www.
Bazkariak eta afariak:http://www.archive.
Zezenketetarako meriendak:http://www.archive.
|
Euskaraz bizi sarean