Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Patxi Lopezen Gobernuak begirune gutxi erakutsi die euskaldunon hizkuntza eskubideei boterera heldu zenetik. Ordutik, asko eta askotarikoak izan dira herri euskaldunaren aurka hartutako neurriak, eta azken asteko berriak ikusirik, badirudi ez duela bere jardunean aldaketarik egitea ikusten. Asteon jakin dugu, Blanca Urgell Kultura sailburuak adierazi duenez, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolentzat ez duela dirurik, Kontsumitzaileen dekretuan aurreikusitako isunak ez direla aurrera eramango berretsita geratu dela, eta HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko zuzendari gisa Joseba IƱaki Uribe Billabonako zinegotzi sozialista ezarri duela, HABEko patronatuaren iritzia kontuan izan gabe eta erakunde estatutuei bizkar emanez.
|
Euskaraz bizi sarean