• 17
    ABE

     

     

    "Maitatu, ikasi, ari… euskalakari"izango da datorren apirilaren 7tik aurrera abiatuko den hamazazpigarren Korrikaren leloa. Trebiñutik Donostiaraino eramango dute lekukoa euskaltzaleek 2.000 kilometrotan zehar.

    "Maitatu, ikasi, ari… euskalakari" lelopean egingo du bidea heldu den apirilaren 7tik aurrera hamazazpigarren Korrika honek. Trebiñun emango dio hasiera ibilbideari eta hamaika egunez zeharkatuko du Euskal Herria. Aurtengo edizioan ere 2.000 kilometro inguru egingo dituzte Euskal Herri osoko euskaltzaleek etenik gabe lekukoaren baitako mezua Donostiara eramanez. &nbsp;Hamazazpigarren Korrika honek berrikuntzak ere badakartza berekin eta aurtengoan ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi izan diotenez, Euskalaklik bideo lehiaketa jarri dute abian. Gaur hasi da eta otsailaren 25era arte luzatuko da lanak aurkezteko epea. Bestalde, atzo (abenduak 17) egindako egitasmoaren aurkezpenean, <em>Euskalakari spot</em>a ere aurkezteko beta izan zuten.

    Eranskinak:

    AEK

    Berria

    Argia (Euskalakari spota)