Hasi da Gernika-Lumon aurtengo Euskaraz Bizi Eguna. Euskaltzale andanak egin du bat EHEren deialdiarekin eta goizeko 11:00etatik aurrera hasi den egitarauak herritarren parte hartze zabala izan du. Erakusketak, tailerrak, "Euskalduna naiz eta harro nago!" mendi-martxari harrera, gaiteroak, kale animazioa eta soka tira saioak arrakasta izan dute. Jaia eta aldarrikapena uztartuz euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin dutenek 500 pertsonentzako bertso-bazkarirako bidea hartu dute iada. Ikus behean argazkiak. Laster berri gehiago!
Egunaren hasieran gaiteroak motoreak berotzen
Egunari hasiera emateko, txupinazoa
Pasealekuko arkupeetan erakusketa
Euskalgintzaren azokan mugimendu handia egon da. Ibilaldia, Korrika, EHE, Esait, AAM, Itsasgarrien erakusketa... Egon da non bilatu.
Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz dokumentalaren emanaldia
EHEren 30. urtemugaren erakusketa
Inpernu eskalada taldearen tailerra
Euskaraz bizi eta jolas
Txikiak izan dira goizeko protagonista handiak
Iparragirre rock taldekoen tailerra
Haurrentzako puzgarriak
Kontseiluaren erakusketa
Euskalduna naiz eta harro nago! mendi-martxari harrera goxoa egin zaio
Mural ederra egin dute herritarek hitzordurako
Goizeko beste protagonistak. Zuk tira gogor hortikan...
Ta bultza nik hemendikan...
Inon falta ez dena
Eta adi! Laster argazki gehiago!
|
Euskaraz bizi sarean