• 07
    API

    Milaka lagun etorri dira Trebiñura Korrika 17-ri haisera ematera. 2000 Km baino gehiago egingo ditu Donostiara apirilaren 17an heldu bitartean. EHEren hainbat kidek ere Korrika hasieran hartu dute parte. "Euskalduna naiz eta harro nago" lelodun kamiseta berdea jantzita ekin diote bideari EHEren kideek, eta Euskal Herri osoa zeharkatuko dute horrela. Euskaldun izatearen harrotasuna lau haizetara zabalduz euskaraz bizitzeko bidea egitera deitu du EHEk.

     

     

    Hasiera ekitaldian motoreak berotu dituzte euskalakariek

    Korrika Trebiñuko kaleetatik barrena. Hedabideen presentzia izugarria izan da

    Euskaraz biziko den hurrengo belaunaldiari pasa diote lekukoa

    EHEren kideak Korrika hasieran Trebiñutik zehar

    Korrikak Trebiñu atzean utzi du eta Argantzunera bidea hartu du