• 06
    URR

    Durangoko euskalgintzak euskararen aldeko ekimena prestatu du herriko festetarako. Azaldu dutenez, San Fausto jaietan ere euskaraz bizi nahi dutela ozen aldarrikatuko dute hurrengo egunetan. Horretarako, baina, herritar guztien babesa beharrezkoa izanen dute. Mural bat margotuko dute hurbiltzen direnen artean, eta aipuak idazteko tartea ere izanen da. Egindako lanak Andra Mari elizpean, Ezkurdin eta Plateruena kafe antzokian jarriko dira, Durangoko jaietara hurbiltzen direnek ikus ditzaten.

    Hiru egunetan eginen dute euskararen aldeko ekimena. Lehenbizikoa asteburu honetan, urriaren 8an izanen da. Murala margotzen parte hartu nahi duenak 19:00etan du zita Andra Mari elizpean, Ezkurdin edota Plateruena kafe antzokian. Beste bi egunak heldu den astean izanen dira, urriaren 13 eta 14an hain zuzen. Ordu eta toki beretan eginen dute ekintza. Gainera, azkenengo egunean argazkia eginen dute parte-hartzaile guziekin 20:00ak aldera Plateruena parean.