• 18
    URR

    Errotulu, kartel eta plaka asko gazteleraz idatzita egon ohi dira Iruñean, eta euskara bigarren mailan geratzen da gehienetan. Horregatik. hizkuntza paisaia euskalduna nahi dutela aldarrikatuko dute hiriko euskaltzaleek ostiralean. Goizean goiz, 9:50etan bilduko dira Udaletxeko plazan, Udalari eskakizun garbia egiteko: hizkuntza paisaia euskaraz! AEK, Administrazioan Euskaraz Taldea, IKA, Sortzen Ikasbatuaz eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak deitu dute elkarretaratzera Euskal Herrian Euskarazekin batera.


     

    Euskara karteletan agertu behar dela uste dute elkarretaratzera deitu duten eragileek. Toki duinean, gainera, ez letra txikitan edo irakurtezin bihurtzen duen kolore grisetan. “Hiri batean hizkuntz paisaia baldin bada hiria hizkuntza aldetik definitzen duena,  Iruñea hiri euskalduna dela garbi geratzea nahi dugu. Euskaldunon eskubidea delako”, azaldu zuten urtarrila hondarrean. Izan ere, orduan hasi ziren aldarrikapena babesteko sinadurak biltzen.