• 18
    AZA

    EHEko kideak Oiartzungo (Gipuzkoa) Carrefourrera joan ziren atzo hizkuntza eskubideen urraketak salatzera. Ttur-ttur euskara elkarteko kideekin batera, erreklamazio orriak eskatu zituzten, eta Behatokian ere egin zuten salaketa. “Carrefour aurrerapausoak egin beharrean, atzerapausoak ematen ari da”, salatu dute EHEko kideek.

    Oiartzuarrak eskubide urraketak salatzen Carrefourren

     

    Oiartzungo Carrefour merkatal gunean euskararen egoera larria salatu nahi izan dute EHE eta Ttur-ttur elkarteetako kideek. Horretarako, atzo han agertu ziren, eta erreklamazio orriak bete zituzten. Gainera, Behatokian ere salaketa jarri zuten hizkuntza eskubideak urratzen baititu saltokiak. EHEk azaldu duenez, errotulu berriak gazteleraz soilik jarri ditu Carrefourrek; adibidez, “caja-amiga” baino ez dago han.

    Hizkuntza eskubideen urraketen aurrean herritarrek erantzuna emateko deia egin du EHEk, bai merkatal zentroan dauden erreklamazio orriak betez, baita Oiartzungo Udaleko informazio bulegoan dauden Behatokiko orriak betez.