Margoketak agertu ziren Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan Espainiako hauteskundeen atarian. Irunberrin (Nafarroa) "Bases Autónomas" talde naziak bere gain hartu ditu ekintzak, eta herriaren sarreretako seinaleetan euskal izena ezabatu dute. Ez dute lan handirik izan, inguru horietan ere hizkuntza paisaia arrotza baita. Amaiur eta Ezkerra alderdien iragarkietan ere margotu zuten.
Infonacional atari digitalak eman du BBAA talde naziaren ekintzen berri. Argazkien izenburuetan "nazi" hitza idatzi dute, eta ez dute ezberdintzen Amaiur eta Ezkerra alderdien artean. Webgunean diotenez, Espainiako hauteskundeen aurreko egunean agertu ziren margoketak.
|
Euskaraz bizi sarean