Faltzesen (Nafarroa) euskaraz bizi nahi dutela adierazi diote hainbat herritarrek bertako Udalari. 175 sinadura aurkeztu dituzte herriko sarreretako seinaleetan euskarazko izena agertu dadin. “Euskaldunok Faltzesen euskaraz bizitzeko eskubidea daukagula adierazi nahi dugu, Faltzes herria existitzen dela esan nahi dugu”, dio euskaltzaleek sinatutako agiriak. Seinalearena, nomalizazio bidean "lehenbiziko urratsa" izanen litzatekeela zehaztu dute.
Euskararen egunean hasi ziren sinadurak biltzen, eta lanean jarraitu dute jai-txikietan, eguberrietan, eta hainbat ekitalditan. Elkarteen ateak ere jo dituzte babes eske. Sinadura gehienak Faltzesen bildu dituzte, 142 lagunena, eta gainontzekoak inguruko herrietan lortu dituzte. Urtarrilaren 23an egin zuten eskaera Faltzesko Udaleko erregistroan.
Sinatutako testua:
Hemen behean sinatzen dugunok, euskaldunok Faltzesen euskaraz bizitzeko eskubidea daukagula adierazi nahi dugu, Faltzes herria existitzen dela esan nahi dugu. Faltzeseko udalari eskatzen diogu beraz, euskaldunok Faltzesen euskaraz bizi bidean, lehen urrats gisa, herri-sarrera eta irteeretan “Faltzes” izena jaso dezala.
|
Euskaraz bizi sarean