Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi ditu Izarbeibarko (Nafarroa) euskararen ordenantzako puntu batzuk, Garesko Auzalan elkarteak bere blogean jakinarazi duenez. Mankomunitateak igorritako dokumentu, agiri eta komunikazioak ezinen dira elebidunak izan, Administrazioei ezinen die euskaraz komunikatzeko eskaririk egin, eta Mankomunitatearen izen ofiziala ezinen da bi hizkuntzatan egon. Sententzia Vascuencearen legean oinarritu da, eta Javier Molinet Carretero garestarrak aurkeztutako errekurtsoari erantzuna eman dio.
Hauek dira legearen aurkako jotzen diren puntuak, eta, beraz, bertan behera geratuko direnak:
Bandoak, legezko abisuak, kartelak eta plaka informatiboak.
Zigiluak, tanpoiak, logotipoak, idazpuruak eta antzeko elementuak.
Udaleko langileen, ibilgailuen, bulegoen eta egoitzen errotulazioa.
Administrazio prozesuei buruz informatzeko Mankomunitateak herritarren eskuetan utzi ohi dituen dokumentu eta ereduak.
Mankomunitatearen irudi instituzionala edo kanpo irudia islatzeko erabili daitekeen edozein bide edo formatu.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean