• 21
    OTS
    Izarbeibarko herritarren hizkuntza eskubideak urratuko dira Vascuencearen Legearen erruz
    Vascuencearen legearen aurkako elkarretaratzea Garesen

    Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi ditu Izarbeibarko (Nafarroa) euskararen ordenantzako puntu batzuk, Garesko Auzalan elkarteak bere blogean jakinarazi duenez. Mankomunitateak igorritako dokumentu, agiri eta komunikazioak ezinen dira elebidunak izan, Administrazioei ezinen die euskaraz komunikatzeko eskaririk egin, eta Mankomunitatearen izen ofiziala ezinen da bi hizkuntzatan egon. Sententzia Vascuencearen legean oinarritu da, eta Javier Molinet Carretero garestarrak aurkeztutako errekurtsoari erantzuna eman dio.

    Hauek dira legearen aurkako jotzen diren puntuak, eta, beraz, bertan behera geratuko direnak:

    • Mankomunitateak igorriko dituen dokumentu, agiri eta komunikazioek ezinen dute elebidunak izan, “Eremu Mixtoko” edo “Euskalduneko” Administrazioei zuzentzen zaienean ez ezik, baina inolaz ere ez “Eremu Ez Euskaldunekoei” zuzentzean (Mankomunitatearen menpeko herri bakarra dago “Eremu Euskaldunean”: Gares).
    • Mankomunitateak ezinen die komunikazio elebiduna eskatu Administrazio guziei.
    • Ezinen dira elebidunak izan, eta beraz, gaztelaniaz idatziko dira:
    1. Bandoak, legezko abisuak, kartelak eta plaka informatiboak.

    2. Zigiluak, tanpoiak, logotipoak, idazpuruak eta antzeko elementuak.

    3. Udaleko langileen, ibilgailuen, bulegoen eta egoitzen errotulazioa.

    4. Administrazio prozesuei buruz informatzeko Mankomunitateak herritarren eskuetan utzi ohi dituen dokumentu eta ereduak.

    5. Mankomunitatearen irudi instituzionala edo kanpo irudia islatzeko erabili daitekeen edozein bide edo formatu.

    • Mankomunitatearen izena “MANCOMUNIDAD DE VALDIZARBE izanen da berriz ere, eta ez “Mancomunidad de Valdizarbe-Izarbeibarko Mankomunitatea”.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.