Euskal Herrian Euskarazen talde berria sortu da Lizarran (Nafarroa), eta aurkezpen ofiziala egin dute herritarren aurrean. Giro onik ez zen faltatu, kalejira eta bertso afaria ere antolatu baitzuen EHEk.
Martxoaren 24ean izan zen Lizarrako EHEren aurkezpena, "Lizarran euskaraz bizi!" lelopean antolatutako egunean. Hogei lagun inguru bertaratu ziren La Bota peñara. Bertan EHEk bere irakurketa orokorra egin zuen, eta euskaraz bizitzeko bidean aldarrikatzen dituen erroko aldaketak mahai gaineratu zituen. Lizarran EHEk izandako garapena ere azaldu zuten, egun taldea birsortu bitartekoa.
Aurkezpenaren ondoren kalejira egin zuten Lizarrako kaleetan, trikiti doinuen laguntzarekin. Eguna bukatzeko, bertso afaria egin zuten Gure Hizkuntza elkartean, Julen Zulaika eta Eneko Lazkoz bertsolariekin. 41 lagun bildu ziren mahai inguruan.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean