• 30
    MAR
    Euskararendako lege geriza galdegingo dute bihar Baionan
    Deiadar manifestaziora joateko deialdia

    Eukal Konfederazioak eta Kontseiluak deituta Deiadar manifestazioa izanen da bihar Baionan. Eragile anitzen babesa ukan du deialdiak, beraz, jende anitz espero da.

    Euskararen ofizialtasuna galdeginen du seigarren Deiadar manifestazioak. Frantziako hauteskunde kanpaina gori-gori delarik eginen da euskararen aldeko martxa Baionako karriketan. 17:00etan abiatuko da martxa Baionako Xaho kaiatik, eta bertan bukatuko da ere.  Eragile eta norbanako anitzek eman dute atxikimendua, eta jendetza espero da manifestazioan.   Dena den, bakoitzak bere diskurtsoaren arabera moldatuko du manifestazioa.

    Frantxua Maitia,  PSko eskualde kontseilaria eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakaria han izanen da, baita Max Brisson Pirinio Atlantikoetako UMPko federazioaren idazkari eta kontseilari orokorra eta  Georges Labazée Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren lehendakaria (PS). AB, Batasuna, EA eta EAJ alderdiek ere bat egin dute mobilizazioarekin, baita LAB eta CFDT sindikatuek ere. Herri mugimenduko eragile anitz ere bilduko da Deiadar manifestazioan.

    Ofizialtasunaz ari gara, beraz, baina badirudi denek ez dugula berdin ulertzen hitz horren adiera. Manifestazioaren ondotik, beraz, lanean jarraitzea beharrezkoa izanen da. Izan ere, badira manifestaziora joan arren, igandetik aurrera ofizialtasuna ahantzi eginen dutenak ere. Bakoitzak jakinen du zertara doan Baionara. Hain zuzen, horretaz mintzo da Sebas Irazoki EHEko kidea iritzi artikulu honetan.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.