• 25
    API
    Txillardegi jardunaldiak antolatu dituzte Donostian

    Maiatzaren 12an izanen dira jardunaldiak, goizez. Kontseiluak eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteak antolatu dituzte, eta hainbat hitzaldi egonen dira. Hizlarietako bat EHEko kide Unai Larreategi izanen da.

    Kontseiluak eta Euskarak Batzen (Donostiako Euskararen Gizarte Mugimendua) taldeek Txillardegiri buruzko jardunaldiak antolatu dituzte maiatzaren 12rako. Goizean izanen dira, eta denera bost hitzaldik osatuko dute egitaraua.  Iñaki Lasa, Imanol Esnaola, Xabier Isasi, Urko Aiartza, Dani Goñi eta EHEko kide Unai Larreategi izanen dira hizlariak. Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan eginen dira denak.

    Egitaraua:

    10:00-10:15 Jardunaldien aurkezpena. "Eskerrik asko Txillar".

    10:15-10:45 Kontseiluari ekarpena. Iñaki Lasa (Kontseilua).

    10:45-11:15 Glotopolitika. Imanol Esnaola.

    11:15-11:45 Ezagutzaren eta erabileraren arteko mataza. Xabier Isasi.

    11:45-12:15 Euskal Herriko kanpoaldeari so. Urko Aiartza.

    12:15-13:00 Euskalgintza aktiboa. Unai Larreategi (EHE) eta Dani Goñi (Bagera).

    13:00-13:15 Itxiera ekitaldia.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.