• 16
    MAI

    Hizkuntza eskubideen urraketa salatzeko ezabaketak egin dira Oiartzunen (Gipuzkoa), "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenaren baitan. Oiartzungo EHEk hizkuntza eskubideak aldarrikatzera animatu ditu herritarrak: "Ekin ezabaketei!!".

    Ezabatu eta euskaraz bizi ekimena Oiartzunen
    Oiartzunen egindako ezabaketa bat

    Maiatzean "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenaren deialdia zabaldu zuen Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak. Herri euskaldunak pairatzen dituen mugak azaleratu eta hizkuntza paisaia iraultzeko deiarekin batera, euskaraz bizitzera eta gure hizkuntzari lehentasuna ematera deitu zuen.

    Bestelako ekimenak ere eginen dira hurrengo egunetan. Haien artean Iruñeko bertso bazkaria. Larunbatean eginen dute, Arrosadia auzoan, eta oraindik txartelak salgai daude. Maiatzaren 24ean, berriz, bakarrizketa saioa antolatu du EHEk Iruñeko Txantrea auzoan.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.