• 21
    MAI
    Jai Nazionala euripean ospatu du Sortzen-Ikasbatuazek
    Sortzenen Jai Nazionalak aurrera egin zuen

    Euria bota zuen egun osoan zehar, eta horregatik, beste urtetan baino euskaltzale gutxiago bildu ziren Iruñeko Takoneran. Dena den, antolatzaileak kontent azaldu dira milaka lagunek eguraldiari aurre egin ziotelako. Laguntza ekonomikoa emateko kontu korrontea ireki dute.

    Euriak ez zuen utzi lana behar bezala egiten. Bera bihurtu zen protagonista Euskal Eskola Publiko Berria aldarrikatzeko egunean. Dena den, ekitaldi askok aurrera egin zuten karpen aterpean, eta milaka lagun bildu ziren antolatzaileen arabera. "Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik hurbildu zaigu jendea, eta giro paregabea jartzea lortu dugu denon artean. Egunak aurrera egin du eta berarekin jai giroak ere. Denon artean lortu dugu", azaldu dute lehenbiziko balorazioan.

    Eskerrak eman dizkiete agertu ziren guziei, baita lanean ibili direnei ere. Eguraldiak, baina, kalte egin zion bestari. Beraz, ekarpen ekonomikoak jasotzeko kontu korrontea ireki dute, kalteak arintzeko asmoz: Euskadiko Kutxa: 3035.0058.30.0581172598. "Hona etortzeko asmoa zuen guzti horiei, eta euriaren erruz etxean geratu direnei, aukera eman nahi diegu euren ekarpentxoa egiteko", esan dute. Euskaltzaleen laguntzarekin jaiak sortutako gastuak ordaintzea dute helburu. 

    Sortzen-Ikasbatuazen mezua osorik irakurri

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.