• 22
    MAI
    Uskaraz bizi nahi dugu eguna ospatuko dute larunbatean Zaraitzun
    2010eko Euskararen Eguna Argako Mirandan

    Egitarau oparoa prestatu dute, besteak beste, manifestazioa eta Zaraitzu AEK euskaltegiaren inaugurazio ekitaldia. Egunean zehar lortutako etekinak 2010eko Zaraitzuko Euskara Egunean jasotako isuna ordaintzeko izanen dira. Nafarroako beste toki batzuetan ere eginen dira euskararen aldeko bestak.

    Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatuko dute larunbatean Zaraitzu ibarrean (Nafarroa). Otsagabian abiatuko dute eguna, eta ondotik manifestazioa eginen dute Ezkarozera "Euskarari erasorik ez!' lemapean. Bigarren herri horretan izanen dira egitarauko ekitaldi gehienak. Besteak beste, Zaraitzu AEK euskaltegiaren inaugurazio ekitaldia eginen dute. Antolatzaileek esan dutenez, egunean zehar lortutako etekinak 2010eko Zaraitzuko Euskararen Egunean jasotako isunak ordaintzeko erabiliko dute.  7.500 euroko isuna jaso zuen herritar batek kartelak paratzeagatik.

    Zaraitzukoa ez da Nafarroa Garaian euskararen alde eginen den ekitaldi bakarra. Argako Mirandan ere Euskararen Eguna ospatuko dute hamargarreneko aldiz. Bertako Euskararen Lagunak elkarteak antolatu du egun osorako egitaraua, herriko hainbat eragile eta norbanakoren laguntzarekin. Etxarri-Aranazen, berriz, Euskal Festa ospatuko dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.