“Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?” galderari erantzunez 85 lagunek parte hartu dute orotara, gehienek gazteen mailan. Iñigo Legorburuk irabazi du helduen mailan, eta Laida Ofizialdegik gazteenean.
Arrakasta handia izan du Oreretako EHEk (Gipuzkoa) antolatutako testu lehiaketak. Orotara 85 lagunek bidali dituzte haien testuak, "Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?" galderari erantzunez. Bi mailatan banatu dituzte testuak: helduena eta gazteena. Lehenbizikoan Iñigo Legorburuk irabazi du, eta bigarrenean Laida Ofizialdegik. Bigarren saria, berriz, Idoia Arbelaitzek eta June Ayestaranek jaso dute hurrenez hurren.
Epaimahaia bost lagunek osatu dute: Oreretako EHEko hiru kidek, Xenpelar Aek-ko kide batek eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko beste kide batek. Esan dutenez erabakia hartzea "lan zaila" izan da. Aurkeztutako 85 lanetatik hamabost helduen mailakoak izan dira, eta 70 gazteen mailakoak. Bestalde, lehiaketak gaiari buruz eztabaidatzeko aukera eman die Langaitz Ikastolan.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean