• 25
    MAI
    Irri artean egin zen EHEk antolatutako bigarren bakarrizketa saioa
    Bakarrizketa saioa Txantreako Akelamendi elkartean

    Barry Barrezek eta Baltziskuetak giro ederra jarri zuten Iruñeko Txantrea auzoan eskainitako saioan. Udaberrian eta udan zehar Euskal Herriko hainbat herritan ibiliko dira. Hurrengoa Agoitzen izango da maiatzaren 31an. Ekainaren 6an aldiz, Iruñeko Errotxapea auzoko Errotaberri elkartean egingo da, iluntzeko zortzietan.

    Euskaraz Bizi egunean aurkeztutako bakarrizketa saioa eraman zuen atzo EHEk Iruñera. 'Euskalduna naiz eta arraro nago' izenburupean, irri eta algaraka ibili ziren Txantrea auzoko Akelarre Kultur Elkartean bildutako 40 lagunak. Beñat Gaztelumendi bertsolariaren laguntzaz idatzitako gidoiaren gainean aritzen dira bi umoregileak, eta euskaraz bizitzeko esperientzia azaltzen dute umore ukitu berezi batekin.

    Udaberri eta udan saio gehiago izanen dira Euskal Herriko hainbat herritan. Hurrengo emanaldia bihar bertan izanen da, Etxarri-Aranazen (Nafarroa). Ekainaren 31an berriz, Agoitzen (Nafarroa) izanen da saioa, eta ekainaren 6an Iruñera itzuliko da, baina oraingoan Errotxapea auzoko Errotaberri elkartean eginen dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.