Aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo Angiluerreka elkartean, eta ondotik 'Euskalduna naiz eta arraro nago ' bakarrizketa saioa antolatu zuten bertaratutakoen gozagarri.
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak talde berria sortu du Agoitzen (Nafarroa). Atzo egin zuten aurkezpen ofiziala Angiluerreka Kultur Elkartean. Hogei lagun inguru bildu ziren ekitaldira, eta ondotik 'Euskalduna naiz eta arraro nago' bakarrizketa saioaz gozatzeko aukera izan zuten. Giro ederra izan zen, eta Barry Barrezek eta Baltziskuetari esker irri eta algaraka pasatu zuten arratsaldea.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean