• 08
    EKA
    Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu du Behatokiak
    Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria

    Euskaldunek jasandako eskubide urraketak biltzen dituen urteroko txostena kaleratu du, eta administrazioei beharrezko baliabide eta tresnak martxan paratzeko eskatu die.

    "Utzikeriaz eta bereizkeriaz" jokatzen dute Euskal Herriko administrazioek Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren esanetan. Iruñean aurkeztutako urteroko txostena oinarri hartuta, beharrezko baliabide eta tresnak ez erabiltzea leporatu die administrazioei. Horrek eragin du, beste behin ere, herritarren hizkuntza eskubideak urratuak izatea.

    Orotara 1090 txosten ireki ditu 2011. urtean zehar, eta gehienak salaketak edo kexuak izan dira;  990 hain zuzen. Salaketa gehienak alor publikoan eman dira (586). Dena den, Euskal Herri osoan ematen diren hizkuntza eskubide urraketen lagina baizik ez dira hauek, urraketa anitz ez baitira euskararen telefonoan salatzen.

    Behatokiak azaldu duenez, Nafarroa, Lapurdin eta Zuberoan egoera oso makurra da,  euskarak ez baitu lege babesik. Dena den, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin dira salaketa gehienak. "Ofizialtasuna aitortzea ez da aski herritarren euskaraz bizitzeko nahia bermatzeko", azaldu du Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak. Probintzi horietako Diputazioek salaketei konponbidea emateko jarrera azaldu dute. Kontrako jarrera dute Nafarroa Garaiko administrazioek, sarri erantzunik ere ez baitute eman.

    Informazio osatua irakurtzeko: Berria eta Kontseilua

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.