Kultur transmisioak hizkuntzan eta identitatean duen eragina izanen du aztergai, eta ekainaren 19an izanen da Donostiako Doctor Camino liburutegian.
Jon Sarasua kulturgile eta irakasleak "Kultur transmisioaren eragina hizkuntzan eta identitatean" hitzaldia eskainiko du ekainaren 19an Donostian, Bagera eta Kai Harripe elkarteek antolatuta. Antolatzaileen asmoa euskaltzaleak "janztea" da, aurrera begira pauso sendoak eman ahal izateko. "Euskararen normalizazioaren bidean euskaldunon komunitatea gure hizkuntzaren inguruko teoriez, lanez, kezkei buruz eta euskarak sortzen digun pozaz ere hitz egiteko gunea sortu nahi dugu".
Hitzaldia Donostiako Doctor Camino liburutegian izanen da (Abuztuak 31 kalean), eta 19:00etan hasiko da. Aurrerago hitzaldi gehiago antolatuko dituzte Bagerak eta Kai Harripek, Euskara Gozagarri zikloaren baitan.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean