Ostiralean urte osoko balorazioa egin zuen Altsasuko (Nafarroa) EHEk herriko euskaltzaleekin batera. Aurtengo oztopo nagusia 6.000 euroko isuna izan da, baina bestelako dinamikekin jarraituko dute aurrerantzean. Euskaltzale guziak biltzen dituen argazkia ere egin zuten.
Altsasuko EHEren oharra:
Altsasuko EHEko kideok gogoz hasi genuen orain bukatzear dagoen ikasturtea; irailean “nirekin euskaraz” kontratuarekin atera ginen, festetan “bertso poteoa” eta “kantaitan” antolatu genituen eta ferietan “euskaldunen afaria”. Euskarak gure herrian duen presentziaz konsziente ginen eta gure asmoa honi buelta eman eta gure zein euskararen presentzia handitzea zen, norbanakoengan eragiteko kanpainia bat martxan jartzen genuen bitartean.
Herriak, norberak, euskarak gaur egun duen egoeratik ateratzeko giltza duela adierazi eta hau landu nahi genuen baina herri euskaldunak instituzioetatik jasotzen duen zapalkuntza ahaztu gabe eta honen salaketak ere burutuz.
Azaroan, zapalkuntza horren mugak azaleratzeko asmoz, EZABATU eta EUSKARAZ BIZI ekimenarekin bat egin eta Euskal Herriarentzat arrotza den paisiaia linguistikoa iraultzeko asmoz atera ginen; ezabaketa kalejira burutu genuen eta ezabaketak egiteko deia luzatu genuen. Honen harira, guztiontzat ezaguna den 6000 euroko isuna eta irailaren 11n izango den epaiketa etorri zitzazkigun. 6000 euro horiei eta epaiketaren gastu guztiei aurre egiteko beharraren aurrean, arlo ekonomikoa gure lehentasuna bilakatu zen eta gainontzeko planteamenduak alde batera utzi genituen.
Modu honetan, aurten ezin izan dugu gure plangitza aurrera eraman baina gertakari hau nolabait baliogarria era izan dela esan dezakegu. EHE herrian presente egon da, isunen kontrako zozketa, txozna, kontzentrak,..egin ditugu eta asko izan zarete gurekin bat egin eta babesa eskeini diguzuenak.
Hori dela eta bai kurtso hasieran gurekin bat egin zenuten guztiak, zein ondoren hurbildu zaretenak elkartu nahi izan zaituztegu. Gurekin bat egin izana eskertu nahi dugu eta gu guztiok noizbait euskaraz bizitzeko hautua hartu dugunon sarea garelaren konsziente egin nahi zaituztegu. Guk guztiok osatzen dugu ALTSASUN EUSKARAZ BIZI nahi duen sare garrantzitsu hau eta sarea mantendu eta osatzen jarraitu behar dugu.
Gure aldetik, isunen eta epaiketaren kontua oraindik bukatu ez den arren, hortan zentratzeko garaia bukatu dela ikusten dugu. Aurrera egin behar dugu eta benetan euskaraz biziko den sarea aktibatzeko beharra dagoela uste dugu.
Gutako bakoitzak dugu euskal herri euskalduna eraikitzeko beharrezkoa den giltza, euskara erabiltzen hasi eta erabiltzea eragozten dizkiguten uneak, instituzioak, legeak, identifikatu eta salatu ahalko ditugu. Guztien artean indarrak batu, gure eskubideak aldarrikatu eta hauek aldatzen joango dira egiazko Euskal Herrri Euskaldun baterako bidean.
Altsasuko EHEtik mezu honekin kurtsoari bukaera eman nahiko genioke, hurrengoari ateak zabaltzen dizkiogun aldi berean. Guk gaur, bihar, uda osoan, irailean egingo zaigun epaiketan eta ondoren ere, euskaraz bizitzen jarraituko dugu eta zuek ere berdina egitera gonbidatzen zaituztegu.
Bestetik irailean aurkeztuko dizkizuegun planteamentu berrietan parte hartzeko deia ere luzatzen dizuegu.
Mila esker eta EUSKARAZ BIZI! GU EUSKALDUNAK GARA ETA HARRO GAUDE!
Altsasun, 2012ko ekainaren 22an
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean