• 17
    UZT
    Herri lasterketak antolatu ditu Kontseiluak irailaren 22rako
    Lasterketa iragartzeko kartela

    Euskaraz Bizi Nahi Dut lemapean eginen dira Euskal Herriko hainbat herritan, eta haurrek zein helduek izanen dute parte hartzeko aukera. Herritarrek euskaraz bizitzeko nahia azaldu dezaten nahi dute antolatzaileek.

    Euskaraz bizitzeko nahia agertu nahi du Kontseiluak, gisa osasuntsu batez: korrika eginez. Horretarako, irailaren 22an herri lasterketak antolatuko ditu Euskal Herriko hainbat herritan. "Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da", azaldu du Kontseiluak. Gainera, talde lana sustatu nahi dute antolatzaileek, lasterketak ez baitira lehiakorrak izanen.

    Parte hartu nahi duenak izena eman dezake euskarazbizinahidut.org webgunean irailaren 1etik aurrera, baita herrietan ere lasterketa eginen den egunean bertan. Haurrek 7 euro ordaindu beharko dute korrika egiteko (kamisetarik jaso nahi ez dutenek 2 euro) eta helduek 10 euro (kamisetarik gabe 5).

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.