• 07
    IRAI
    Auziperatuei elkartasuna adierazi diete altsasuarrek
    Altsasuarren elkartasuna

    Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda epaituak izanen dira irailaren 11an, eta bizilagunen elkartasuna jaso dute. Epaiketaren egunean elkarretaratzea eginen dute Altsasuko Udaletxe parean.

    Elkartasuna. Horixe da Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Aldak jaso dutena; bizilagunen berotsauna alegia. Altsasun (Nafarroa) bildu dira, Foruen enparantzan, eta irailaren 11an Claver eta Ramirez de Aldak izanen duten epaiketa gaitzetsi dute. Gainera, elkarretaratzea eginen dute epaiketaren egunean bertan Udaletxe parean 19:30ean.

    Claver eta Ramirez de Aldak epaiketa izanen dute 'Ezabatu eta euskaraz bizi' ekimenean parte hartzeagatik. Foruzainekin egin zuten topo, eta 6.000 euroko isuna paratu zieten. Horrekin aski ez, eta epaiketa ere izanen dute. Falta leporatzen diete ustez erdaraz ziren seinaleak ezabatzeagatik. Euskaraz mintzatzeagatik ere isuna jaso zuten, 300 eurokoa, baina hori bertan behera geratu da. Iruñeko Auzitegian elkarretaratzea eginen du EHEk epaiketaren egunean 10:00etan.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.