Elkarretaratea deitu du Gasteizko EHEk ostegunerako. 19:00etan izanen da Correos parean "Euskaraz bizitzeko euskararen ezagutza bermatu! Hizkuntza politika burujabea" lemapean.
Urriaren 21eko hauteskundeen harira, elkarretaratzea deitu du Gasteizko EHEk ostegunerako. Egungo hizkuntza politikaren antzutasuna agerian utzi, eta euskararen ezagutza bermatuko duen hizkuntza politika burujabea eskatuko dute. 19:00etan bilduko dira Correos parean, "Euskaraz bizitzeko euskararen ezagutza bermatu! Hizkuntza politika burujabea" lemaren bueltan. Euskaraz bizitzeko euskararen ezagutza unibertsala ezinbestekoa dela azpimarratu dute deitzaileek. "Euskaraz bizi ahal izateko hurrengo lehendakariak euskararen normalizaziorako urrats eraginkorrak emateko garaia da", azaldu dute.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean