Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek Kaleko Euskara Zerbitzua aurkeztu dute. Euskara bultzatzeko, hizkuntza eskubideak betearazten lagunduko du Kalekok. Merkataritza alorrean hasiko dira lanean.
Martxan da Kaleko Euskara Zerbitzua. Urola Kostako herri guzietara zabalduko da: Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia eta Urola Kostako Udal Elkarteetara. Kalekok euskararen erabilerari bultzada eman nahi dio. Horretarako, bizitza sozialeko hainbat esparrutan eragin eta hizkuntza eskubideak betearazten laguntzeko ardura izanen du. Azaldu dutenez, asmo, irizpide eta ekintza antzekoak eginen dituzte Urola Kosta osoan.
Merkataritza, kirola, aisialdia... bizitza sozialeko hainbat esparrutan eragin nahi dute. Herri guzietan lan-ildo berberak landuko badira ere, egoera soziolinguistikoari egokitu eginen dira ekimenak. Lehenbizikoa Kaleko Merkataritza izanen da. Eremu horretan euskararen erabilera neurtu eta hobetzeko proposamenak egitea izanen da euskara zerbitzuaren zeregina. Gainera, Kalekok eskaintzen dituen zerbitzuen katalogoa eskainiko zaie merkatariei: ageriko elementuak euskaraz jartzeko aukera, ikastaroak eta oinarrizko materiala, itzulpenak egin eta zalantzak argitzeko zerbitzua...
Ondoren, urratsak emanen dira euskarazko zerbitzua merkatal gune orotara zabaldu dadin. Bezeroei zerbitzua osorik euskaraz eskaini ahal izateko tresnak emanen zaizkie, baina baita euskaraz lan egiteko baliabideak ere. Hau da, harremanak euskaraz izan daitezen, kanpora begira bakarrik ez, barnera begira ere.
Informazioa: www.kaleko.org
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean